XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bezalaxe Berdin-berdin, bezalaren indargarria:

Aitonak egiten zuen bezalaxe egiten du honek ere.

bezatu du

Animalia basatia otzan bihurtu:

Pazientzia handia behar da animaliak bezatzeko. Hezi. Etxekotu.

bezero Erosketak denda berean egin, taberna berera joan eta abarrerako ohitura duen pertsona:

Denda honetako bezeroak oso pozik daude, merke saltzen bait dute dena.

bezpera Egun baten aurrekoa:

Osaba-izebak urtarrilaren bostean iritsi ziren, Errege-egunaren bezperan.

bezuza Ikus opari.

bi 1. 2 zenbakiaren izena:

Ekipo berekoak dira bi jokalariak.

Biga.

2. (neureak...) eta bi ikusi Sufritu.

3. bide batez bi mandatu egin . Bi gauza batera egin.

4. burua bi belarrien artean ezarri Oker ulertze edo nahaspila argitu.

5. leku batean bi aldiz irauli Bi aldiz gauza berean huts egin.

6. txapela batez bi buru estali Batera egiteko ezinezkoak diren bi gauza aldi berean egin.

7. bi begitarte izan / bi azaletako kopeta izan Faltsua izan.

biago Ikus siesta.

bianda Ikus janari.

biasteriar Biasterin jaioa edo bertan bizi dena.

biba! Ikus gora!

biberoi Haurrei ura, esnea zein beste jaki likidu batzuk emateko erabiltzen den plastiko edo beirazko ontzia:

Biberoia eman behar diot haurrari.

Biblia Kristauen idazki sakratuen bilduma:

Biblia da inprimatu zen lehen liburua.

bibliografia Gai bati buruz idatzi diren liburuen zerrenda:

Bibliografia emango dizuet gaia hobeto azter dezazuen.

bibolin Lau hariko musikatresna.

Arrabita.

bibote 1. Sudurraren eta goiko ezpainaren artean hazten den ilea:

Ez dakit nola jan dezakezun horren bibote handiarekin.

2. biboteak atera Desesperatu .

bibratu du Zerbait alde batetik bestera mugitu behin eta berriro:

Gitarraren hariek bibratu egiten dute behatzez ukitzean.

bidaia 1. Leku batetik bestera joatearen egintza:

Gorkak trenez egin du Erromarako bidaia.

- Ezkon-bidaia.

Ibilaldi.

2. Nazio, herri edo hiri batera joan egun batzuk bertan pasatzera:

Udaran bidaia luzea egin nahi dugu Indian zehar.

bidaiante Dendaz denda ibili eta hauetan behar dituzten gauzak saltzeko lanbidea daukan pertsona:

Aita perfumeri gaien bidaiantea da eta denda askotan saltzen ditu.

bidaiari Tren, autobus eta abarrez bidaiatzen duen pertsona.

Bidazti. Ibiltari. Txangolari